Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko 28. saioa: Fukushimaren urteurrena, haurdunaldiaren 24. astea, isolatzaile topologikoak, zenbaki arrazionalak eta irrazionalak eta Teknopolis saioaren edukiak.

Direct download: NFXVI-28.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela urtebete, Txernobilgo istripuaren hogeita bosgarren urteurrena bete zen. Eta efemeride hori gertatu baino hilabete eta erdi lehenago, Fukushimaren istripua gerattu zen. Zorigaitz hura berraztertuko dugu gaiari jarraipena egin dion Elhuyar Fundazioko Ana Galarragarekin. Nola dago egoera urtebete pasatuta? Eta zer espero behar dugu hemendik aurrera? Anari galdetuko diogu.  

Direct download: NFXVI-28a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fisikariek gaur egun asko hitz egiten dute espintronikaz; elektronikaren ideia bera da, baina elektroiaren karga elektrikoa erabili ordez, elektroiaren espina erabiltzen duen tekniika da, etorkizunerako kontzeptu interesgarri bat. Horrekin lan egiteko, material bereziak behar dira, eta CFM eta DIPC zentroetako fisikariek aurkitu dute material-mota bat espintronikan egokia izan litekeena: isolatzaile topologikoen familia berri bat. Zentro haien komunikazio-arduradunak azaldu dizkigu zer diren material horiek.

Direct download: NFXVI-28c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aurrera jarraitzen ari gara haurdunaldiarekin. Hogeita laugarren astean, txikitxoaren esploratzeko grina ikusten da. Oraindik tripa barruan dago, eta, gure ikuspuntutik, haren unibertsoa txikia da. Bere amatxoren tripabarrua besterik ez da, soinuak, usainak eta zaporeak barne. Baina harentzat unibertos oso bat da, eta esploratzeko eta ikasteko aukera handia ematen dio.

Direct download: NFXVI-28b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zenbakien kontuak kontatzen dizkigute EHUko matematikariek. Zenbakiaren kontzeptuaren kontuaz hitz egin digute, zenbakiak eta unitateen kontuaz eta orain zenbaki arrazionalen eta irrazionalen kontuaz.

Direct download: NFXVI-28d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1