Wed, 28 March 2012
XVI. denboraldiko 30. programa: klima-aldaketak erregistro geologikoan, haurdunaldiaren 25. eta 26. asteak, Elhuyar aldizkariaren webgune berria. |
Wed, 28 March 2012
Lurraren historian, klima-aldaketa asko egon dira, eta aztarna utzi dute estratoetan, eta beste ezaugarri geologikoetan. Geologoek aztertu dituzte aztarna horiek, eta Lurraren historia klimatikoa argitu dute neurri handi batean. Adituek diote azken 1.000 milioi urteetan orain baino klima beroagoa izan du planetak, eta beroaldi indartsu eta labur batzuk izan direla. Horri buruz hitz egin digu EHUko Aitor Payros geologoak. |
Wed, 28 March 2012
Amatxo hasi da umearen ostikoak nabaritzen. Eta, triparen barruan, umea begietako kolorearen pigmentua garatzen hasi da. |
Wed, 28 March 2012
Eider Carton Elhuyar aldizkariaren zuzendariak aurkeztu digu ireki berri duten webgunea. Orain arte Elhuyar aldizkariaren edukiak zientzia.net webgunearen barruan zeuden, beste produktu askorekin batera, eta hori ez da desgaertuko. Baina aldizkariak orain ibilbide berria egingo du itxura argia eta polita duen web gune batean: http://aldizkaria.elhuyar.org |