Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiaren 34. saioa. Elur-jauzien biktimak bilatzeko teknologia, Teknopolis, "Hodeietan" liburua eta haurdunaldiaren 30. astea.

Direct download: NFXVI-34.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Mendira goaz, baina burua zientzian jarrita. Gaur, mendiko arriskuei aurre egiteko teknologiaz hitz egingo dugu; hain zuzen ere, elur-jauzi bat pertsona bat harrapatuz gero, onik ateratzeko itxaropena ekartzen diguten tresnak ezagutuko ditugu. Onena, prebentzioa da, baina istripua gertatzen den kasua ere prestatu behar da. Horretarako teknologia nolakoa den mendi-gidari profesional batek kontatu digu.

Direct download: NFXVI-34a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela urtebete, CAF-Elhuyar sarietako gazteentzako narrazioen atalean Aitzol Lasa barañaindarraren proiektu batek irabazi zuen. Hodeiak, atmosfera, bizikletak eta gazte batzuen istorioak elkartzen dituen testu bat idazteko proiektua zen. Urtebete geroago, proiektua liburu bilakatu da. Elhuyar Fundazioak argitaratu du, eta Aitzol bera etorri zaigu liburua aurkeztera. 

Direct download: NFXVI-34b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fetuaren azalean, vermix-geruza berriak sortzen ari dira, besteak beste tenperatura kontrolatzeko. Gainera, umea buruz behera jartzen ari da, oraindik horretarako tokia baitauka. Hamar aste geratzen dira jaiotzarako, besterik ez.

Direct download: NFXVI-34c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hiesaren birusaren (GIB) azalean dauden lipido batzuk zelula infektatzeko gako direla deskubritu dute Kataluniako eta Alemaniako ikertzaileek elkarlanean. Horrez gain, aurkikuntza horretan oinarritutako botikak sortzeko lehen pausoak ere eman dituzte. PLoS Biology zientzia-aldizkari espezializatuan eman dute ikerketaren berri, eta Euskadi Irratiaren Faktoria saioan aritu gara horri buruz.

Direct download: ANAGALARRAGA_20120425_110108.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1