Wed, 9 May 2012
XVI. denboraldiko 36. saioa. Jose Mari Elortza kimikaria, neuronen mitokondriak eta haurdunaldiaren 32. astea. |
Wed, 9 May 2012
Bizitza oso bat kimikako eta fisikako testuak euskaraz idazten. Jose Mari Elortza bergararra aitzindaria izan da zientzia euskaraz idazten. Beste lagun batzuekin idatzi zituen 1970eko hamarkadan unibertsitatean erabiltzeko lehen testu-liburuak euskaraz. Kimikako ikasleen artean ezagunak dira, adibidez, "Kimika Fisika Makromolekularra" eta "Termodinamika" liburuak. Horregatik, eta ibilbide profesional osoarengatik eman diote merezimenduzko CAF-Elhuyar saria aurtengo edizioan. Eta gurekin egon da irratian. |
Wed, 9 May 2012
EHUko Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko neurozientzialari batzuek garunaren energiaren prozesuak ikertu dituzte kanabinoide endogenoen hartzaileak identifikatuta. Hartzaile horiek neuronetako mitokondrioetan daude. Ikerketa hori Nature Neuroscience aldizkari handian argitaratu dute. |
Wed, 9 May 2012
Umea azkar ari da hazten, adituen arabera, dagoeneko pentsatzeko gauza da. Dena den, aste honetan ez dugu umeari buruz hitz egingo, baizik eta amari buruz. Amarentzat haurdunaldiaren azken zatia gogorra izan daiteke. Lo egiteko jarrera eroso bat hartzen ez da erraza, janari gutxiago janda asetzen da, eta dagoeneko oritza sortzen hasi da. |