Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko 38. saioa: hegaztien udaberria, haurdunaldiaren 34. astea eta futbola eta GPS.

Direct download: NFXVI-38.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hegaztien udaberriari buruz hitz egin dugu Rafa Saiz Itsas Enara Ornitologia Elkarteko presidentearekin. Garai honetan hegazti asko etortzen dira migrazioan eta kumatzeko garaia izaten dute. Utzitako habiak okupatu edo habi berriak egiten dituzte, eta arrautzak jartzen dituzte. Zer egin habiak edo arrautzak topatzen baldin baditugu? Gure ornitologoaren gomendioa da ez eragitea. Ez hartzea eta ahal dela ez gerturatzea hegaztiak kumatzeko duten tokietara.

Direct download: NFXVI-38a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Umea oso garatuta dago. Tamainaz, gutxi gorabehera, badu jaitzean izango duen luzera, eta pisuan ere gertu dago. Garunean, ordea, neuronen arteko konexioak egiten ari da abiadura handian. Amak uzkurdurak ditu, baina oraindik ez dira erditzeko uzkurdurak.

Direct download: NFXVI-38b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultatean egindako tesi batean futbolariak geolokalizatzeko teknikak erabili dituzte errendimendua neurtzeko. Teknika hori eta antzeklo beste batzuk erabili izan da, baina orain arte ez da zientzifikoki frogatu zenbateraino den fidagarria teknika bera, eta zer kondizio diren beharrezkoak datu onak ateratzeko.

Direct download: NFXVI-38c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1