Wed, 30 May 2012
XVI. denboraldiko 39. saioa: Landareen hizketaldiak, teknopolis, haurdunaldiaren 35. astea eta zenbaki negatiboak. |
Wed, 30 May 2012
Landareak hitz egiten dute, edo, behintzat komunikatu egiten dira. Mezuak transmititzen dute molekulak trukatuta; hizlari kimikoak dira. Eta ez dute haien artean bakarrik hitz egiten, bairik eta intsektuekin edo akaroekin ere komunika daitezke. Eta antzeko sistema bat dute onddek eta bakterioek. Horretaz hitz egin dugu Egoitz Etxebeste dibulgatzailearekin. |
Wed, 30 May 2012
Umea orain jaioko balitz, ez luke ia arazorik aurrera ateratzeko, batez ere jadanik birikak oso garatuta dituelako. Albeoloek beharrezko zurruntasuna dute, eta arnasa hartzeko ez du inongo arazorik izango. Beraz, oso aurreratuta gaude haurdunaldian. |
Wed, 30 May 2012
Gure matematikariek oraingoan bizitza normalean oso arrunta egiten zaizkigun zenbaki batzuei buruz hitz egin digute: zenbaki negatiboak. Baina zenbaki horiek ez ziren onartu historian, gutxienez XVIII. mendera arte, eta oso lotuta daude zeroaren kontzeptuaren hedapenarekin. |
Wed, 30 May 2012
CAF-Elhuyar |