Wed, 13 June 2012
XVI. denboraldiko 41. saioa. Basqueresearch.com webgunearen 10. urteurrena, HAP masterra, haurdunaldiaren 38. astea eta zenbaki ajebraikoak. |
Wed, 13 June 2012
Basqueresearch.com webgunea, euskal ikerketaren berri jaso eta zabaltzen duen Elhuyar Fundazioko webguneak 10 urte egin ditu. Haien oihartzuna komunikabide handi askotara iritsi da, BBC, CNN, Discovery Channel eta beste askotara. Eta orain urteurrena ospatzen ari dira. Besteak beste, hamar albiste irakurrienen zerrenda argitaratu dute. Gurekin Irati Kortabitarte webgunearen arduraduna egon da, bai eta hamar urte hauetako albiste irakurrienaren ikerketa egin zuen taldearen buruz ere: Jose Javier Saiz Garitaonandia. |
Wed, 13 June 2012
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) masterra urtero antolatzen dute EHUko IXA taldeko informatikariek. Hizkuntza informatikoki tratatzeko teknikak eta horren inguruan egiten den ikerketari buruzkoa da. Gaur egun, ikerketa hori ezinbestekoa da, adibidez, Interneten. Masterraren berri Olatz Arregi koordinatzaileak ekarri digu, eta ikasle bat ere izan dugu gurekin, Manex Agirrezabal. Hark, praktika moduan robot bertsolari baten programazioa egin du. |
Wed, 13 June 2012
Bi aste geratzen dira erditzeko. Haurra jaiotzean izango duen jarreran dago, eta, erabat prest dagoenean, seinale bat bidaliko du hormonek prozesua martxan jar dezaten. Hormona horietako bat oxitozina da, haurdun daudenen artean dagoen hormonarik ezagunena. |
Wed, 13 June 2012
Gure zenbakiei buruzko atalean zenbaki aljebraikoen txanda da. Berez, gaur aljebraikoei buruz eta aljebraikoak izan ezin dutenei buruz hitz egin dugu. Azken horien adibide bat pi zenbakia da. Nahikari Blancok kontatu digu zer diren eta zer ez diren zenbaki aljebraikoak, eta kontakizun horretan Evariste Galois matematikariaren lanera iritsi gara. Aurten Galoisen urtea da, duela 200 urte hil zelako. |