Elhuyar Zientzia

XVII. denboraldiko 3. saioa: Herscheldarrak, X hizkia matematikan eta Norteko Ferrokarrillaren eraikuntza.

Direct download: NFXVII-03.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

William Herschel ospetsua da Urano planeta aurkitu zuelako. XVIII. mendea zen. Harekin batera, arrebak ere hartu zuen parte behaketetan, Carolinek, eta astronomo aparta izan zen. Williamen semea John Herschel astronomoa, botanikoa eta argazkilaritzaren aitzindari bat izan zen. Johnen bi semek ere dute zerikusia zientziarekin: Alexander Stewart Herschel astronomoa izan zen eta William James Herschelek datuak bildu zituen hatz-marken analisia pertsonen identifikazio-sistema bihurtzeko. Familia horri buruz eta beste familia zientzialari batzuei buruz hitz egin dugu Elhuyar Fundazioko Egoitz Etxebesterekin.

Direct download: NFXVII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zergatik erabiltzen dute matematikariek X hizkia ezezaguna adierazteko? Zergatik ez beste hizki bat? Nondik dator ohitura hori? Iñaki Leturiak ekarri digu erantzuna.

Direct download: NFXVII-03b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bertsolariek trenbidearen eraikuntza jaso zuten XIX. mendearen erdialdean, eta handik aurrera trenak gizartean izan zuen eraginari buruz ere kantatu zuten. Mikel Aizpuru EHUko historialariak bildu du ekarpen hori eta horretaz hitz egin digu. Tartean, Norteko ferrokarrilla aipatzen duen Txirritaren bertsoez hitz egin digu.

Direct download: NFXVII-03c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1