Wed, 3 October 2012
XVII. denboraldiko 4. saioa: Teknopolis, nylon hitza eta Euskalnatura. |
Wed, 3 October 2012
Teknopolis telebistako zientzia-saio bat da, Elhuyar Fundazioak eginda eta ETBk emititzen duena. Klasiko bat bihurtu da; hastear dagoen denboraldi hau hamabosgarrena da, eta hori ez da ohikoa telebista bateko parrilan. Oihana Jauregi saioaren aurkezlea eta Beñar Kortabarria zuzendaria irratira etorri zaizkigu denboraldi berria eta izango dituzten aldaketak aurkeztera. |
Wed, 3 October 2012
Zergatik deitzen da nylon poliamiden familiako ehun sintetiko ospetsua? Zer toeria daude izen horren jatorria azaltzeko? Izenaren jatorria kontuak ekarri dizkigu Iñaki Leturiak, zientziako terminoak aztertzen dituen atalean. Iñakik, gainera, hitzaren haritik tiraka, DuPont enpresa kimiko handiaren izenaz ere hitz egiten digu eta komikietaraino iritsi da. |
Wed, 3 October 2012
Zor genien bisita bat. Euskalnatura.net webgunea udaberrian berritu zuten, apirilean, eta Norteko ferrokarrillak irratiaren bitartez bisitatu behar zuen. Haiek, besteak beste, UEUko Natur Zientzien Sailaren ardura hartu dute, eta webgune txukun eta polita koordinatzeaz gain, ekitaldiak, hitzaldiak, erakusketak, ikastaroak eta naturarako irteerak antolatzen dituzte. Orain bai; udazkenean Euskalnaturako lagunak etorri zaizkigu estudiora eta webgune berritua behar den bezala bisitatu ahal izan dugu. |