Wed, 16 January 2013
XVII. denboraldiaren 14. saioa: legatza, Mondragon Unibertsitatearen gradu berriak eta Forer efetua. |
Wed, 16 January 2013
Legatzarentzat garai txarrak izan dira. 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean stockaren biomasa asko jaitsi zen. 1990eko hamarkadan berriz, stocka oso maila txikian egonda, etengabe ustiatu zen. Eta, hala ere, gerora haren populazioak gora egin du. AZTI-Tecnalia zentroko Nerea Goikoetxea biologoak ikertu du zergatik izan den hori. Harekin hitz egin dugu gaur eta lan hori ezagutu dugu. |
Wed, 16 January 2013
2013-2014 ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitateak hiru gradu berri eskainiko ditu ingeniaritzaren arloan: energia-ingeniaritza, ingeniaritza biomedikoa eta prozesu industrialetako ekoteknologiako ingeniaritza. Hiru horiek zabaltzen du unibertsitateak zuen eskaintza sei ingeniaritzatatik bederatzira. JOSU GALARZA da ikasketa horien koordinatzailea Mondragon Unibertsitatean, eta harekin hitz egiteko aukera izan dugu. |
Wed, 16 January 2013
Eremu ilun batean sartu gara IÑAKI LETURIArekin. Forer efektuari buruz hitz egin digu, alegia, medium-ak eta horrelako jendeak baliatzen duen efektu bat besteak engainatzeko. Izenaren jatorriak ez du sekreturik, Bertrand Forer psikologo estatubatuarraren izenetik datorrelako. Baina efektuak berak bai, baditu sekretu bat edo beste. |