Wed, 30 January 2013
XVIII. denboraldiaren 16. saioa: Amaia Zurutuza, Teknopolis eta Tanatosia |
Wed, 30 January 2013
Zientziako gai bat aukeratu beharrean, pertsona bat aukeratu dugu hari buruz hitz egiteko: Amaia Zurutuza. Kimikaria da, baina kimikaria dela esatea istorioaren zati txiki bat besterik ez da. Amaia gaur egun Grapheneako zuzendari zientifikoa da, eta ibilbide profesionalean beste lanpostu asko izan ditu. Donostiatik Eskoziarako bidea egin du, baita kimikatik fisikara ere. Gaur egun, grafeno molekula miresgarria ari da ikertzen, eta, beraz, puntako ikerketaren berri ekarri digula. |
Wed, 30 January 2013
Animalia batzuek hildakoarena egiten dute euren burua babesteko, edo beste animalia batzuk ehizatzeko edo beste arrazoirengatik. Horri tanatosia deitzen zaio. Iñaki Leturiak horixe kontatu digu, eta gero kasu ikusgarri batzuk ekarri dizkigu. |