Elhuyar Zientzia

XVIII. denboraldiaren 11. saioa: Telebista Internetetik, liztor asiarraren azken berriak, Pikasle aldizkaria eta Forges.

Direct download: NFXVIII-11.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

JABI ASURMENDI gure informatika praktikoan adituak telebistari buruz hitz egin digu. Gaur egun, telebista edozein tokitan ikus daiteke gailu berriei buruz (tabletak, telefono mugikorrak eta abar), eta zerbitzu asko daude telebistako edukiak Internetez ikusi ahal izateko. Jabik abantailez eta arazoez hitz egin digu.

Direct download: NFXVIII-11a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknopolis saioaren azken programan liztor asiarrari buruzko erreportaje bat eegin du BEGO ZUBIAk. Liztor inbaditzaile horri buruz hitz egin genuen azken alditik, aurrerapenak egon dira haien aurkako borrokan. Orain, badago pozoin bat liztorraren larben aurka erabil daitekeena. Eta ikerketa egiten ari dira feromonen bitartez liztorra erakartzeko.

Direct download: NFXVIII-11b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Pikasle matematikako ikasleek egindako matemattikari buruzko aldizkari bat. Ez da berria, baina ez da oso ezaguna, eta merezi du ezagutzea. RICARDO GRANDE zuzendarietako bat, bosgarren mailako ikasle bat, gurekin izan da aldizkariari buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXVIII-11c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Antonio Fraguas "Forges" Beasainen izan zen. Umorea eta zientziari buruzko hitzaldia eman zuen, eta Lemniskata antolatzaileek aukera eman ziguten berarekin egoteko. Hiru galderetan, umorea eta zientzia nola uztartzen diren kontatu zigun umorista handiak.

Direct download: NFXVIII-11d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Antonio Fraguas "Forges" Beasainen izan zen. Umorea eta zientziari buruzko hitzaldia eman zuen, eta Lemniskata antolatzaileek aukera eman ziguten berarekin egoteko. Hiru galderetan, umorea eta zientzia nola uztartzen diren kontatu zigun umorista handiak. Hemen dago elkarrizketa euskarara bikoiztu gabe, Forgesen jatorrizko hitzak entzun nahi duenarentzat.

Direct download: NFXVIII-11e.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1