Elhuyar Zientzia

XVIII. denboraldiaren 15. saioa: Majorana fisikaria, Biofungitek eta pinu radiata baso mistoa garatzeko.

Direct download: NFXVIII-15.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Antropologoek aurkikuntza harrigarri bat egin dute: Polinesiako uharte bateko biztanleek zenbakien sistema bitarra erabiltzen zuten kopuru handiak kontatzeko. Adibibidez, kokoak kontatzeko. Ez zuten bitarra bakarrik erabiltzen, hau da, ez zituzten ordenagailuak bezala 1 eta 0-en bidez zenbatzen gauzak. Horrez gain, sistema hamartarra ere erabiltzen zuten, eta biak konbinatzen zituzten. Baina litekeena da sistema bitarra Polinesian jaio izana.

Direct download: NFXVIII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1938an, Ettore Majorana fisikari handia desagertu egin zen. Nahita, gainera. Desagertzea erabaki zuen, eta hala azaldu zuen bi gutunetan. Gero, inork ez daki zer egin zuen, baina, ustez, Palermo eta Napoles arteko itsas bidaia batean desagertu zen. Oso fisikari handia zen; Enrico Fermirekin ikertzen zuen, eta, besteak beste, Majorana fermioien teoria garatu zuen. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTE dibulgatzaileak kontatu digu Majoranaren historia.

Direct download: NFXVIII-15b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Biofungitek enpresak World Technology Awards irabazi du 2013an. Haien lana fungiziden antzeko efektua sortzea da, baina inguruari kalterik egin gabe. Modu jasangarri batean oinarrituta. Onddo mikroskopikoen eta landareen arteko elkarreintza biokimikoa aztertzen dute onddoaren hazkuntza kontrolatu ahal izateko. Guk enpresaren sortzaileetako batekin izan gara, UNAI UGALDE biokimikariarekin.

Direct download: NFXVIII-15c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Urtetan erabili izan da Pinus radiata pinua papergintzan egur-iturri moduan. Azkar hazten, eta oso ondo egokitu da Gipuzkoako eta Bizkaiko lurretara. Baina bertako basoa (haritzez eta beste espezie batzuez osatutako baso mistoa) baztertu du pinuak. Orain, pinuak galdu du lekua merkatuan, eta baso asko utzita daude. Eta utzitako haiekin, EHUko biologo-talde batek aurkitu du pinu-basoak inguru ona eskaintzen duela bertako basoa garatzeko eta berreskuratzeko. 

Direct download: NFXVIII-15d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1