Sun, 19 January 2014
Hegan egiten duen marmoka-itxurako robot bat egin dute New Yorkeko Unibertsitateko ingeniari batzuek. Oso egonkorra da, eta erraza da haren hegaldia kontrolatzea. Albiste hori ikusita, gogoeta egin dugu hegan egitearen sekretuei buruz. Aireratzea, airean irautea, egonkortzea eta hegaldiaren norabidea kontrolatzea; ingeniaritzaren arte bat da. |
Sun, 19 January 2014
George Gamow kosmologoak, ateo hutsak, kalkulu xelebre bat egin zuen. Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra hasi zenean, eliza errusiarrak otoitz-kanpaina bat egin zuen Jainkoari Japonia suntzitzea eskatzeko. Gerra hurrengo urtean bukatu zen, baina 19 urte geroago, lurrikara suntsitzaile bat izan zen Japonian. Gamowk, ironiaz beteta, kanpaina eta lurrikara lotu zituen Jainkoa zer distantziara dagoen kalkulatzeko. |
Sun, 19 January 2014
Shell enpresak auto-lasterketa berezi bat antolatzen du; ekomaratoi bat. Lasterketa irabazlea da kilometro gehien egiten dituena erregai-litro bakar batekin. Parte-hartzaileek oso auto bereziak prestatzen dituzte: aerodinamikoak, arinak eta frikzio gutxikoak. Gainera, gidatzeko-modu egokiena bilatzen dute. OIHANA JAUREGI parte hartzen duten hemengo bi ekiporekin izan da, lasterketaz hitz egin ahal izan du haiekin, eta autoak ikusi ahal izan ditu. Horrekin erreportaje bat egin du, eta guri aurkeztu digu irratian. |