Sun, 26 January 2014
XVIII. denboraldiaren 20. saioa: USB 3.1, mugikorren aplikazioak, Jocelyn Bell Burnell eta kontsumo ultratxikiko txip bat. |
Sun, 26 January 2014
ETH institutuan, Zurichen, zirkuitu malguak egiteko teknika bat garatu dute. Gakoa da zirkuituaren oinarria ez izatea siliziozko xafla zurrun bat, baizik eta parileno izeneko material malgu bat izatea. Baina, horretarako, zirkuitua silizio gainean sortu behar da, eta gero geruza hori kentzea. |
Sun, 26 January 2014
JABI ASURMENDI Bitarlan enpresako informatikariak bi gairi buruz hitz egin digu gaur. Batetik, USB konexioaren 3.1 bertsioari buruz, segundoko 10 GB kopia dezakeen teknologia bat eta 2014an merkaturatuko dena, eta, bestetik, aplikazio berezien munduari buruz. Mugikorrentzako eta tabletentzako aplikazioak aurkezteaz gain, Jabik aplikazioen programazioari buruz ere hitz egin digu. |
Sun, 26 January 2014
Pulsarrak aurkitu zituen astronomoarekin izan gara: Jocelyn Bell Burnell irlandarrarekin. Batzuek diote XX. mendeko astronomorik handiena izan dela, eta nahiz eta esaldi bat besterik ez izan eta beste astronomo batzuei buruz gauza bera esan izan den, horrek adierazten du nolako garrantzia izan duen Bell Burnellen lanak astronomiaren esparruan. Nobel saria ez zuen irabazi, baina benetan merezi zuen saria. |