Elhuyar Zientzia

XVIII. denboraldiaren 22. saioa: itsaso txarraren eragina hegaztiengan, xaboi-burbuilak eta gasinerak.

Direct download: NFXVIII-22.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Itsuek beste zentzumenak garatzen dituzte ikusmen ezaren eragina orekatzeko. Normalean, entzumena. Hori aspalditik da jakina, baina orain arte ez da lortu jakitea nola gertatzen den. Saguekin egindako esperimentu batzuk argigarriak izan dira bide horretan. 

Direct download: NFXVIII-22a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Egun hauetan, itsaso txarrak izutu gaitu. Gizakiontzat, beldurgarria izan da. Gure kostako hirirek eta herriek kalte handiak izan dituzte. Baina itsaso txarra ez dio gizakiari bakarrik eragiten. Beste bizidun asko ere kaltetuak izan dira. Guk itsas hegaztiei buruz hitz egin dugu RAFA SAIZ Itsas Enara Ornitologia Elkarteko presidentearekin. Nola eragiten dio itsaso txarrak itsasoan bizi diren hegaztiei?

Direct download: NFXVIII-22b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

ANTON AUBANELL matematikariak geometriaz hitz egiten du hitzaldietan xaboi-burbuilak erabilita. Duela astebete, Beasainen eman du hitzaldi horietako bat, eta Antonekin izan gara. Gauza asko kontatu digu burbuilei buruz; besteak beste, azaldu zigun zergatik puskatzen dira burbuilak, eta nola egin daitezke, ahalik eta gehien iraun dezaten.

Direct download: NFXVIII-22c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Gasolinaren ordezko erregai bat gas naturala da autoentzat. Gero eta auto gehiagok erabiltzen dute gas naturala. Auto horiek, gasolindegien ordez, gasaz hornitzeko instalazioak behar dituzte. IÑAKI LETURIAk instalazio horiei buruz egin du Teknopolis saioan erreportaje bat. Gasinerak dei daitezke, nahiz eta izen zuzenena gas-hornitzaileak behar duen. Iñakik gaia aurkeztu digu irratian.

Direct download: NFXVIII-22d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

1