Elhuyar Zientzia

Teknopolis telebista-saioan epilepsiari buruzko ereportaje bat egin du OIHANA JAUREGIk. Aurrerapenak izan dira arlo horretan azken urteetan, baina gauza ezezagun asko ere badira. Oihanak horixe bilatu du, alegia, zer dakigun eta zer ez dakigun. Gurutzetako Ospitalera jo du horren bila, eta gurekin irrati-estudioan ere horretaz hitz egin du.

Direct download: NFXVIII-23d.mp3
Category:science -- posted at: 5:26am EDT

Otsailaren 12an 205 urte bete ziren Charles Darwin jaio zenetik. Hari buruz hitz egin digu EGOITZ ETXEBESTE Elhuyar aldizkariaren erredaktorea, baina ez betikoa kontatzeko. Aldiz, Darwinen zaletasun bati buruz hitz egin digu: harrapatzen zuen guztia jateko zaletasuna. Izan ere, Beagle ontzian sartu zen Fitz Roy kapitainaren mahaikidea izateko, eta ez naturalista moduan.

Direct download: NFXVIII-23c.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EDT

Petrolioa erauzten dugunean, zer geratzen da "petrolio-poltsa" zegoen tokian? Hutsunea? Arroken nahaste bat? Ura? Airea? MIKEL LOPEZ-HORGUE EHUko geologoari galdetu diogu eta berak bisita gidatu bat egin digu petrolioaren mundura. Nola erauzten da, zein diren zailtasunak, eta nolako hutsunea uzten duen erauzten den tokiaren geologian.

Direct download: NFXVIII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 5:03am EDT

Porongo izeneko kalabaza Amerikan da ezaguna, baina jatorriz ez da hangoa. Bi subespezie daude, bata afrikara eta bestea asiarra, eta urtetan izan da misterio bat Ameriakara nola iritsi ote zen Afrika edo Asiatik. Gizakiak eraman zuen ala bere kabuz iritsi zen? ADN mitokondrialak argitu du misterioa.

Direct download: NFXVIII-23a.mp3
Category:science -- posted at: 4:59am EDT

1