Elhuyar Zientzia

Teknopolis saioak 15 urte egin ditu. Eta ospatuegin dute programa eta ekitaldi berezi bten bitartez. Ni, grabagailuak hartuta, prestaketa-lanak egiten zituzten bitartean gerturatu nintzen Teknopolisekoengana, eta guztion hitzak bildu nituen. Iñaki Leturia, Inma Alvarez, Bego Zubia, Beñar Kortabarria, Nagore Rementeria eta Oihana Jauregirekin izan nintzen. Eta grabatuta dago.

Direct download: NFXVIII-24c.mp3
Category:science -- posted at: 7:02am EST

Paleontologoa da, eta Alemanian dago lanean, Neuwied hiriko Monrepos institutuan. Ospe handiko institutua da paleontologiaren esparruan, eta Aritza pozik dago han; besteak beste lan egiten du Schöningen aztarnategiarekin, Neaderthalen lantzen egurra kontserbatu duen aztarnategi bakarrarekin. Baina urteak eman ditu Gasteizen lanean, EHUn, eta orain ez daki Euskal Herrira itzuli ahal izango duen ikerketa egitera. Adituen-ihesaldiaren adibidetzat harten du bere burua. Harekin solasalditxo bat izan dugu gai honi buruz, eta ikerketaren azken emaitzei buruz.

Direct download: NFXVIII-24b.mp3
Category:science -- posted at: 3:58am EST

Leiarrez egindako teleskopio zaharren katalogo bat dago orain eskura dioptrice.com web orrian. 1610tik 1775ra egindako teleskopio errefraktoreak dira, haien inguruko informazioa eta kasu batzuetan bi gauzak aldi berean. 1775tik aurrera leiarren fabrikazioa asko hobetu zen, eta estandarizatu, beta horregatik, web orri honek bildu du aurretik egindako altxorren informazioa. Leiarren bidezko teleskopio bat egin nahi baduzu, hemen duzu inspirazio-iturri bat.

Direct download: NFXVIII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EST

XVIII. denboraldiko 24. saioa: teleskopio errefraktoreak, Aritza Villaluenga eta Teknopolis 15 urte.

Direct download: NFXVIII-24.mp3
Category:science -- posted at: 3:46am EST

1