Mon, 24 March 2014
Gaur egun geologo batzuek diote gizakiaren eragina dagoeneko nabarmena dela maila geologikoan, alegia, estratoetan dagoeneko badirela eragin horren probak. Horregatik, Antropozeno izeneko periodo bat sartu nahi dute geologiako sailkapenean. Proposamen bat besterik ez da, baina lan egiten ari dira proposamenak indarra har dezan. Horri buruzko erreportaje bat egin du telebistako Teknopolis saiorako IÑAKI LETURIAk, eta gaur gurean aurkeztu digu. |
Mon, 24 March 2014
Onartuta dugu Big Bang leherketa izan zela unibertsoaren sorrera. Baina leherketa bera ez zennahikoa gaur egun dugun unibertsoa azaltzeko. Horregatik, 1981 urtean hipotesi bat plazaratu zuten kosmologoek, alegia, leherketaondorengo inflazio kosmiko handi bat izan zela. Orain, kosmologo batzuen lanak baieztatu du inflazio hori gertatu egin zela. |
Mon, 24 March 2014
Markos Gimeno palindromogileak urtetako lana bildu du liburu batean: "131 AZA. Palindromo Ariketak". Eta orain liburua argitaratu nahi du crowdfunding diru-laguntza pribatuei esker. Guk aprobetxatu dugu, eta Markos gonbidatu dugu esaldi simetrikoei buruz berriz ere hitz egiteko. |
Mon, 24 March 2014
XVIII. mendean, mendebaldeko zibilizazioaren pentsamenduak aurrerapauso handia egin zuen Entziklopedia izeneko lanari esker. Ilustrazioaren lanik garrantzitsuena zen, eta Denis Diderotek sustatu, landu eta argitaratu zuen D'Alemberten laguntzaz. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk Dideroten bizitzaz hitz egin digu gaur, eta azaldu egin digu zergatik izan zen pentsamenduan aurrerapauso bat. |
Mon, 24 March 2014
Baleek kanta egiten dute, baina zertarako? Bada, komunikatzeko kantatzen dute, baina batzuek ez horretarako bakarrik. Horretarako izateaz gain, bale horzdunek soinua sonar moduan erabiltzen dute. Ehizean harrapakinak detektatzeko, eta ur sakon eta ilunetan inguruari antzemateko. Aste honetan, sonarra erabiltzen zuen bale zaharrenaren fosilaren berri izan dugu; ikerketak 28 milioi urteko fosila dela dio.
|
Mon, 24 March 2014
XVIII. denboraldiaren 28. saioa: Baleen zaharrak kantan, Denis Diderot, 131AZA palindromoen liburua, Big Bangaren inflazioa eta antropozenoa |