Elhuyar Zientzia

Belchite herria Zaragozan dago. Handik gertu izan zen Espainiako Gerra Zibilaren liskar luze bat. Orain, arkeologoen talde bat indusketa bat egiten ari da lurralde hartan, gertatutakoak eta gertatu ez zirenak aritzeko. Indusketa horri buruzko erreportaje bat egin du Teknopolis saioko BEÑAR KORTABARRIAk. Eta gurekin izan da Belchiteko ikerketaren berri ekartzeko.

Direct download: NFXIX-07d.mp3
Category:science -- posted at: 7:24pm EDT

Iturgina edo elektrizista etxera dator, torloju bakarra estutzen du, eta diru asko kobratzen digu. Kasu horretan, badakigu, ez digula kobratu torlojua estutzeagatik, baizik eta zer torloju estutu behar den jakiteagatik. Horixe gertatu zitzaion Henry Ford automobilen fabrikatzaileari General Electric enpresako ingeniari batekin.

Direct download: NFXIX-07c.mp3
Category:science -- posted at: 7:19pm EDT

1964an Kimikako Nobel saria Dorothy Crowfoot kimikariak jaso zuen. Aitzindaria izan zen X izpien difrakzioaren esparruan. Teknika horren bitartez, Crowfootek molekula ezagun askoren egiturak aurkitu zituen, penizilina, B-12 bitamina eta intsulina, besteak beste. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu Crowfooten istorioa.

Direct download: NFXIX-07b.mp3
Category:science -- posted at: 7:13pm EDT

Duela 10 urte argitaratu zuten aurkikuntza harrigarri bat: tamaina txikiko hominido baten hezurrak aurkitu zituzten Flores uhartean, Indonesian. Aurkikuntza horrek, hankaz gora jarri zuen Asiako hegoekialdeko gizaki-espezieen eboluzioari buruzko hipotesiak. Kontua da, hamarkada bat pasatuta, arkeologoek oraindik ere ez dakitela zer toki hartu zuen Homo floresiensis aurkituberriak eboluzioan. 

Direct download: NFXIX-07a.mp3
Category:science -- posted at: 7:05pm EDT

XIX. denboraldiaren 7. saioa: Homo floresiensis 10 urte, Dorothy Crowfoot, 10.000 dolar eta Teknopolis Belchiten.

Direct download: NFXIX-07.mp3
Category:science -- posted at: 6:54pm EDT

1