Elhuyar Zientzia

Dodoa usoaren familiako animalia da. Maurizio uhartean bizi zen, eta XVII. mendean desagertu zen, batez ere, gizakiaren eraginez. Baina noiz? Zaila da esaten. Azken aldiz 1662an ikusi zuten, baina batzuek diote 1690 arte iraun zuela, alegia, gure erreferentziako urtea baino pixka bat lehenago.

Direct download: NFXIX-08d.mp3
Category:science -- posted at: 6:36am EST

ON Zientzia dibulgazio-bideoen lehiaketaren V. edizioa martxan dago. Dagoeneko, bideoak bidali ahal dira lehiaketan parte hartzeko. Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa da eta edozeinek har dezake parte. Jasotzen diren bideo batzuk Teknopolis telebista saioan emitituko dira, ETBn.

Direct download: NFXIX-08c.mp3
Category:science -- posted at: 6:25am EST

Bizitza zientifikoak ezagutzera joan gara Donostiako Eureka Museora. Grabagailua hartu, eta haiek antolatu duten ekitaldi batera joan gara. Bertan, ikasleen eta zientzialarien arteko topaketak dira, zientzia-ibilbideez hitz egiteko. Gu ere han izan gar, museoko LARRAITZ ETXEBERRIAk lagunduta. 

Direct download: NFXIX-08b.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EST

Non esperoko zenuke espezie berri bat aurkitzea? Biologo batzuek igel-espezie berri bat aurkitu dute New Yor hiriko Staten Island distrituan. Gainera, istorio bitxia da, espezie berria izan zitekeelako susmoa igelen kantua entzunda izan zuelako Jeremy Feinberg biologoak.

Direct download: NFXIX-08a.mp3
Category:science -- posted at: 6:19am EST

XIX. denboraldiaren 8. saioa: Espezie berri bat New Yorken, bizitza zientifikoak, ONzientzia 2014 eta dodoa

Direct download: NFXIX-08.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EST

1