Elhuyar Zientzia

"Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?" Galdera hori abiapuntutzat hartuta mahai-inguru bat antolatu dute Elhuyar Fundaziokoek Bilbon, azaroaren 13an. Guk eskatu diogu Elhuyar Aholkularitza enpresako NAIARA ARRI teknikariari kontatzeko zeinek hitz egingo duen eta nondik nora izango den han eztabaidatuko dutena.

Direct download: NFXIX-09c.mp3
Category:science -- posted at: 5:25am EST

Duela ehun urte hil zen Juan Miguel Orkolaga, apaiza, meteorologoa eta Igeldoko behatokiaren sortzailea. Oso berezia zen: eguraldia iragartzen oso ona zen, baina eguraldi txarra zetorrenean bakarrik egiten zuen iragarpena. Galernak iragartzen zen bereziki ona, eta oso estimatuta zegoen haren lana arrantzaleen artean. MARIVI ALBIZUk kontatu digu haren historia. Marivi, margarita Martinekin batera Orkolagari buruzko erakusketa bat antolatu dute Hernanin.

Direct download: NFXIX-09b.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EST

Paleontologoek 3.000 kiloko dinosaro batzuen kabi fosilduak aurkitu dituzte. Zirkunferentzia batean antolatutako arrautz fosilak dira. Eta ikerketa bat egin dute jarrera horren zergatia aurkitzeko. Paleontologia, biologia, fisika eta matematika uztartuta, argitu egin dute kontua.

Direct download: NFXIX-09a.mp3
Category:science -- posted at: 5:15am EST

XIX. denboraldiaren 9. saioa: dinosauroak arrautzak ez puskatzen, Orkolaga eta bikaintasuna eta berdintasuna.

Direct download: NFXIX-09.mp3
Category:science -- posted at: 5:08am EST

1