Elhuyar Zientzia

CERN laborategiak 60 urte egin ditu, eta Teknopolis saioan eraiki zuten lehen azeleragailuaren irudiak erakusten duen erreportaje bat emititu dute. CERNeko hasieraren historia ezagutu nahi izanez gero, aukera ona da erreportajea. Gainera, erakustaldi bat ere ikusten da. Lasarteko Telesonic enpresak mapping bat egin du CERNerako, lehen makina horren gainean proiektatzen dena.

Direct download: NFXIX-11c.mp3
Category:science -- posted at: 4:41pm EDT

Kuantikako atal bat dugula aprobetxatuta, omenaldi bat egin nahi dugu: elektroiari omenaldia, hain zuzen. Partikula txikia da, baina oso garrantzitsua. Hari esker bizi gara bizi garen bezala. Hari esker bagara garen bezalakoak. TXONI MATXAIN kimikariarekin egin diogu omenaldia elektroiari.

Direct download: NFXIX-11b.mp3
Category:science -- posted at: 4:35pm EDT

Science aldizkariaren eguneroko albisteen zerbitzuak aurkikuntza bat iragarri du: bere burua birziklatzen duen plastiko bat. Ideia interesgarria da, polimero jakin bat garatu dute, argi ulatromez argituz gero, bere monomeroetan deskonposatzeko gaitasuna duena. Baina ez da albistearen titularrak agintzen duena. Ez du bere burua birziklatzen.

Direct download: NFXIX-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:28pm EDT

XIX. denboradliaren 11. saioa: bere burua birziklatzen duen plastikoa, elektroiari omenaldia eta CERNeko lehen azeleragailua Teknopolisen.

Direct download: NFXIX-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:22pm EDT

1