Mon, 8 December 2014
Abenduaren 3an askatu zen .eus domeinua Interneten. Horrek esan nahi du dagoeneko edozeinek izan dezakeela .eus bukaera duen helbidea bere web orriarentzat. PuntuEUS fundazioko JOSU WALIÑOk kontatu digu nola izan den prozesua domeinua aktibatu zenetik edozeinentzat eskuragarri jarri den arte. Eta, bide batez, domeinuak nola kudeatzen diren galdetu diogu. |
Mon, 8 December 2014
ANA GALARRAGAk umeentzako zientzia-liburu bat aurkeztu digu. Pirritx eta Porrotxen pertsonaia bat gidari hartuta, Marikalanbre, 16 ipuin eta esperimentu eskaintzen die 6 eta 8 urte bitarteko umeei, eta gainerako adineko jendeari ere bai. "Marikalanbre bizitzaren laborategian" izenburua du liburuak, eta Irria aldizkarian egindako kolaborazioen bilduma bat da. |
Mon, 8 December 2014
ARTURO APRAIZ geologoak eta bere lankideek bi liburu idatzi eta editatu dituzte. Biak, euskokantauriar arroaren geologiari buruz, eta biak dibulgaziokoak. Batak gure kostaldearen eboluzio geologikoa aurkezten digu, eta besteak 12 txango proposatzen dizkigu inguru horren geologiaz gozatu ahal izateko. |
Mon, 8 December 2014
Saturnoko Titan ilargia aldi berean antzekoa eta ezberdina da Lurrarekin. Antzekotasuna erakartzen gaitu. Baina ezberdintasuna ere erakargarria da. Adibidez, Titango atmosferan molekula harrigarriak topatu izan dira, Lurreko kimikan ezinezkoak diren substantziak, ez bada kimikari teorikoen ordenagailuen fantasian. |
Mon, 8 December 2014
XIX. denboraldiaren 13. saioa: Titanen kimika berria, Euskokantauriar arroa bi liburutan, Marikalanbre bizitzaren laborategian eta .eus edozeinentzat. |