Elhuyar Zientzia

LISA RANDALL kosmologo estatubatuarrarekin egoteko aukera izan dugu. Erreferentzia da kosmologiaren arloan, eta gainera dibulgazioa ere egiten du. Harekin, dimentsioez, grabitatez, dibulgazioaz eta zientzialaria izateko bokazioaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXIX-19d.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EDT

Zientzia-aurkikuntzak artikuluen bitartez elkarbanatzen dira. Kalkulatzen da dagoeneko 58 milioi artikulu zientifiko argitaratu direla. Baina galdera da: zein dira oihartzun handiena izan duten artikluak historian? Zein dira 100 artikulu aipatuenak? Zerrenda horretan espero dugu erlatibitatearen artikuluak egotea, edo unibertsoaren hedatze-abiadura handitzen ari dela aurkitu zutenekoa, edo DNAren egituraren aurkikuntza... Baina horrelako artikuluak ez daude!

Direct download: NFXIX-19c.mp3
Category:science -- posted at: 7:01am EDT

Eureka museoko Idoia Mujikak hormonei buruz hitz egin digu. Odolean bidaiatzen duten seinale kimikoak. Kontatu digu zer diren, eta top-5 zerrenda bat osatu du guretzat. Gainera, pilularen 50 urteurrena iaz izan zela gogoratu du.

Direct download: NFXIX-19b.mp3
Category:science -- posted at: 5:46am EDT

Gran Sasso mendiaren azpiko laborategi batean, Italian, esan dute materia iluna detektatzen ari direla Lurraren mugimenduaren arabera. Albiste kritikatua izan da, baina orain, kalkulu teorikoek diote baietz; Italian dagoen taldeak neurtu dutena zuzena izan daitekeela.

Direct download: NFXIX-19a.mp3
Category:science -- posted at: 5:43am EDT

XIX. denboraldiaren 19. saioa: Materia iluna Gran Sasson, hormonak, 100 artikulu aipatuenak eta Lisa Randall.

Direct download: NFXIX-19.mp3
Category:science -- posted at: 5:35am EDT

1