Elhuyar Zientzia

ETBko  Teknopolis saioan koroideremiari buruzko erreportaje luze bat emititu dute koroideremia gaixotasunari buruz. Begiaren hondoan eragiten duen endekapenezko gaixotasuna da; gaixotasun arraroa, gainera. Bizkaian bada familia bat kasu asko dituena, eta haiekin izan da Teknopoliseko IÑAKI LETURIA.

Direct download: NFXIX-21c.mp3
Category:general -- posted at: 4:06am EDT

Duela 20 urte hil zen Gerald Durrell, idazle ospetsua eta Jerseyko zoologikoaren sortzailea, arriskuan dauden espezieak babesteko. Baina, egokiak al dira zoologikoak espezieak babesteko? Basondo babeslekuko ROBERTO URIARTEk eman digu bere iritzia.

Direct download: NFXIX-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

1964ko fisikako Nobel saridun bat, Charles Townes, hil egin da. Laserra garatzeko ikerketa nagusietako bat egin zuen. Egia da bere laserra ez zela laser bat, eta ez zuela modu jarraian funtzionatzen. Baina urrats nagusienetako bat eman zuen laserraren garapenean, eta, beraz, laserraren "aitatzat" har daiteke Townes.

Direct download: NFXIX-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EDT

XIX. denboraldiaren 21. saioa: Charles Townes hil da, Durrell eta Basondo eta Koroideremia Teknopolisen.

Direct download: NFXIX-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

1