Elhuyar Zientzia

Neokortexa handitzeko prozesuan parte hartzen duen gene bat identifikatu dute. Hominido batzuk badugu gene hori, baina ez da ezagutzen hominidoa ez den primaterik gene horrekin. Neokortexa handitzeak esan nahidu neurona-kopuru handiagoa duela garunak, eta gainera zimurtu egiten dela. Max Planck Institutuko ikertzaile batzuek genea saguetan sartu dute genea, eta neokortexa handitu zaie.

Direct download: NFXIX-25c.mp3
Category:science -- posted at: 5:26pm EDT

Elkarrizketa luze eta oniriko bat izan dugu LARRAITZ ETXEBERRIA Eureka museoko dibulgatzailearekin. Ametsak noiz, nolakoak, non... ametsak zergatik eta beste bitxikeria asko. Antenan amets egitera joan gara, esna gauden bitartean.

Direct download: NFXIX-25b.mp3
Category:science -- posted at: 5:07pm EDT

DeepMind izeneko proiektu batean, makina batek bideojokoetan jokatzen ikasi du. 49 bideojoko klasikoak ziren, Space Invaders adibidez. Harrigarria da makinak oso oinarrizo arauetatik abiatuta lortu duela, eta lorpen handia da adimen artifizialarentzat.

Direct download: NFXIX-25a.mp3
Category:science -- posted at: 4:58pm EDT

XIX. denboraldiaren 25. saioa: Space Invaders, ametsak eta neokortexa handitzeko tresna genetikoa.

Direct download: NFXIX-25.mp3
Category:science -- posted at: 4:55pm EDT

1