Sun, 15 March 2015
CERN laborategiko LHC azeleragailua bi urtez egon da gelsirik, eta, orain, martxoan, berriz ere martxan jarriko dute. Hasieran, probak egingo dituzte, eta azeleragailuak ez du indar osoz funtzionatuko. Proben emaitzak onak baldin badira, maiatzean hasiko da LHC energia osoarekin lan egiten. Fisikariak irrikaz daude esperientuak egiten hasteko. |
Sun, 15 March 2015
BEÑAR KORTABARRIA, Teknopolis saioko erreportaria Bilbo azpian egon da, ur-zikinak eta euri urak jasotzen diren tokien. Harekin egin dugu irrati bidezko bidaia bat, adibidez, Nerbioi ibaiaren azpitik. Ura jaso, araztegira bidaltzen dira eta beste lan asko egiten dira. Interesgarria Bilboko lurpeko aldea. |
Sun, 15 March 2015
Adimen aritifzialak inguratzen gaitu. Duela bi aste DeepMind makinaren puntako ikerketaren berri jaso genuen, baina eguneroko bizimoduan ere adimen artifizial asko dago. JABI ASURMENDI informatikariak kontatko digu non eta nola. |
Sun, 15 March 2015
Eguzki-energia hutsa erabiltezn duen hegazkin bat, Solar Impulse, munduari bira bat ematen ari da. Lehen aldia da. Abentura handia da, eta hegazkinaren pilotuetako bat Bertrand Piccard da, abenturazaleen famiia baten kidea. Guztira 12 etapatan egingo dute bira; dagoeneko, bigarrena bukatu dute. |
Sun, 15 March 2015
XIX. denboraldiaren 27. saioa: eguzki-hegazkinaren abentura, adimen artifiziala gure inguruan, Teknopolis Bilbo azpian eta LHC berriz martxan |