Mon, 30 March 2015
Aste honetan, Teknopolisekoek bisita egin dute Enertic izeneko eraikinean. Martutenen dago, Donostian, 27 industrialdean, eta energia modu jasangarrian kudeatzen duen eraikinen eredua da. IÑAKI LETURIAk izan da han eta irratian kontatu dizkigu ikusi eta entzundakoak. |
Mon, 30 March 2015
Garunerako bidaia bat egitera gonbidatu gaituzte Achucarro zentrokoek, neurozientziaren euskal zentrokoek. Haiekin, glia-zelulak ikusiko ditugu, neuronak ez diren garuneko zelulak. Haien ikerketa zelula horietan zentratuta dago. |
Mon, 30 March 2015
Saturno planetaren errotazio-abiadura neurtu dute zehaztasun handiz. 10 ordu eta 32 minutu irauten du planetak bere ardatzaren inguruan ematen duen bira bakoitzak. Neurketa konplexua da; hain zuzen, orain arte, 15 minutuko errorea zuen neurketa onenak, baina grabitate-eremuaren distortsioaren bitartez 46 segundoko zehaztasunez dakigu orain zein den Saturnoren egunaren iraupena. |
Mon, 30 March 2015
XIX. denboraldiaren 29. saioa: Saturnoren eguna, Achucarro eta neurozientziak eta Teknopolis Enertic eraikinean. |