Elhuyar Zientzia

Ikerketa luze batek, PREDIMED izenekoak, frogatu du normalean onartzen dugun ideia bat, alegia, dieta mediterraneoak onurak ekartzen dituela bihotzaren osasunean. Baina ikerketa ez da hor bukatu. Orain martxa jarri dute PREDIMED PLUS ikerketaren jarraipena. Aztertzen ari dira dieta mediterraneoak pisuaren galerarekin batera nolako fektuak  dituen. Teknopolis saioko ALAITZ OCHOA DE ERIBEk erreportaje bat egin du horrekin guztiarekin, etagurekin izan da.

Direct download: NFXIX-31c.mp3
Category:science -- posted at: 6:00pm EDT

Kultura zientifikoaren hirugarren jaia bukatu egin da. Baina guk hitz egin nahi izan dugu jai horren bihotza eta garuna izan denarekin: KOLDO GARCIA biologo konputazionalarekin. Harekin, kulturaz eta zientziaz hitz egin dugu eta bere ikerketaz ere bai.

Direct download: NFXIX-31b.mp3
Category:science -- posted at: 5:55pm EDT

Brontosauroaren benetako izena Apatosauroa izan da orain arte. Dinosauroen Fosilen Gerran asmatu zituzten bi izenak, baina Brontosauro baztertuta geratu zen, ustez, bi animalia horien hezurrak berdinak zirelako, eta animalia bakarra zelako: Apatosauroa. Baina ikerketa berriek diote ezetz, eta Brontosauroa itzuli da izendegi zientifikoetara.

Direct download: NFXIX-31a.mp3
Category:science -- posted at: 5:42pm EDT

XIX. denboraldiaren 31. saioa: Brontosauroari ongietorria, Koldo Garcia KZJaiaren bihotza eta garuna eta Teknopolis dieta mediterraneoarekin.

Direct download: NFXIX-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:23pm EDT

1