Elhuyar Zientzia

FERNANDO LOPETEGIk kontatu dizkigu Zarautz ON taldearen hurrengo hilabeteetako asmoak. Batez ere, Arrantzale@PESCA#Euskadi izeneko saio multzo bati buruz hitz egin digu. Garai ona hau, Zarautzera joateko.

Direct download: NFXIX-33d.mp3
Category:general -- posted at: 5:55am EDT

OIHANA JAUREGIk, Teknopolis saioko erreportariak, azaldu digu nola egiten dute foto-finisha atletismoko lasterketetan. Eta begi bistakoak ez direbn hainbat kontu kontatu dizkigu, adibidez, foto-finish izeneko hori ez dela argazki bakar bat. Gainera, sistema nola kalibratzen den lasterketa-hasiera markatzen duen tiroa eta kronometroa sinkronizatu ahal izateko.

Direct download: NFXIX-33c.mp3
Category:science -- posted at: 5:54am EDT

MENTXU AIERTZA kimikaria izan da gurekin, nanomedikuntzari buruz hitz egiten. Urteak egin ditu medikuntzan erabiltzeko egitura molekularrak prestatzen, eta horri buruz hitz egiteko gonbidatu dugu.

Direct download: NFXIX-33b.mp3
Category:science -- posted at: 5:51am EDT

Javier Gorosabel astronomoa hil egin da, 45 urte zituela. Gamma izpien leherketak ikertzen zituen, eta zientzia-kontu asko ekarri izan dizkigu. Norteko Ferrokarrillean gogoan izan nahi dugu, eta haren omenez egin dugu saio hau.

Direct download: NFXIX-33a.mp3
Category:science -- posted at: 5:48am EDT

XIX. denboraldiaren 33. saioa: Agur Gorosabel, Mentxu Aiertza, Teknopolis eta foto finish-a eta Zarautz On arrantzaleekin.

Direct download: NFXIX-33.mp3
Category:science -- posted at: 5:46am EDT

1