Elhuyar Zientzia

ON Zientzia bideoen lehiaketaren irabazleak izan ditugu irratian, aste honetan izan baita sariketa-ekitaldia. Jendez betetako elkarrizketa bat izan da, oso interesgarria. Oroimenaz, adinaz eta 3d inprimagailuez hitz egin dugu. Eta, batez ere, bideogintzaz aritu gara; irabazle batek berak bakar bakarrik egin du bideoa, ia inoren laguntzarik gabe, eta beste batzuek familian egin dute bideoa, senide guztien dohainak batuta. Bi moduak, guztiz emankorrak.

 

 

 

Direct download: NFXIX-39c.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EDT

Adimen artifizialaren lilura ekarri zigun GORKA AZKUNE informatikariak Caf-Elhuyar sarietan aurkeztutako artkulu batean. Gainera, artikulu onenaren saria irabazi zuen horrekin. Sare neuronalei buruz hitz egin digu gaur, gure mikroren aurrean.

Direct download: NFXIX-39b.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

Plutongo ilargien sistema konplexua da. Pluton berak eta Karon ilargi handienak beste lau ilargi dituzte inguruan biraka. Zaila da ulertzea nolatan dituzten orbita egonkorrak lau ilargi txikiek. Baina, Hubble teleskopiari esker, astronomoek aurkitu dute Estix, Hidra eta Nix ilargiek sinkronizatuta dituztela orbitak Laplaceren erresonantzia batean, eta horrek egonkortzen dituela.

Direct download: NFXIX-39a.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

XIX. denboraldiaren 39. saioa: Plutongo ilargiak, neurona-sareak eta ONZientzia 2015.

Direct download: NFXIX-39.mp3
Category:science -- posted at: 3:01am EDT

1