Elhuyar Zientzia

Teknopolis saioan itsasoaren energiari buruzko monografikoa emititu dute asteburu honetan. BIMEP proiektua aurkeztu digute, hainbat teknologia probatu ahal izateko plataforma berezi bat. NAGORE REMENTERIAk aurkeztu digu programa.

Direct download: NFXIX-41d.mp3
Category:science -- posted at: 6:51pm EDT

Kuantikari buruzko atalari agur esan diogu. TXONI MATXAINek kolaborazio ederra egin du denboraldian zehar mekanika kuantikaren sekretuak kontatzen. Eta gaur, atzera begiratzeko gogoa izan dugu eta eskerrik asko esateko Txoniri.

Direct download: NFXIX-41c.mp3
Category:science -- posted at: 6:48pm EDT

Zergatik kontserbatu behar dira harriak, arrokak eta paisaiak? JOSE BRILHA portugaldarra, Progeo erakundeko lehendakaria, Zumaiara etorri da geokontserbazioari buruzko kongresu batera, eta guk elkarrzketatu egin dugu. berak eman dizkigu arrazoiak.

Direct download: NFXIX-41b.mp3
Category:science -- posted at: 6:44pm EDT

Duela 45 urte egindako proba nuklearrek bizia suntsitu zuten Fangataufa atoloian. Zientzialariek urtetan behatu dute nola berreskuratu dute moluskuen komunitateak galdutako eremua. Helburua zen jakitea berkolonizazioak leherketen aurreko egoera berreskuratuko zuten ala ez, eta erantzuna da ezetz.

Direct download: NFXIX-41a.mp3
Category:science -- posted at: 6:41pm EDT

XIX. denboraldiaren 41. saioa: moluskuak eta bonbak, geokontserbazioa, agur Txoni eta Teknopolisen itsasoaren energia.

Direct download: NFXIX-41.mp3
Category:science -- posted at: 6:26pm EDT

1