Elhuyar Zientzia
Bergaran, Laboratorium museoa inauguratu dute. Pieza izugari baliagarriak dituzte, eta material interesgarri asko, besteak beste, bisitariarekin elkarrekintza interaktiboa izateko. Rosa Errazkin gurekin izan da horren berri ekartzeko.
 
Direct download: NFXX-03d.mp3
Category:science -- posted at: 11:42am EST

Gauza guztietan dago kuantika. Hori da, behintzat, Txoni Matxain kimikariaren filosofia. Gaur, horren froga bat ekarri digu: hostoak, klorofilaren eraginez, berdeak dira, eta hori fisika kuantikoaren ondorioz gertatzen da.

Direct download: NFXX-03c.mp3
Category:science -- posted at: 11:40am EST

Achucarro zentroko Ane Wyssenbach neurozientzialaria gurekin izango da hilabetero zure garunean sartzeko prest, eta kontatzeko zer dagoen han. Gaur, ezuste bat ekarri digu: alkoholak ez dituela neuronak hiltzen. Hala ere, badu efekturik.

Direct download: NFXX-03b.mp3
Category:science -- posted at: 11:38am EST

Posible da ume batek hiru pertsonaren material genetikoa jasotzea. Bata, gizon batetik, espermatozoidearen bitartez. Beste bat, emakume batena, obuluaren nukleoak dakarrena. Eta azkena, bigarren emakume batena, obuluaren mitokondrietan datorrena. Posible da, baina ez dago argi horrelako ume batek zer arrisku izango lituzkeen.

Direct download: NFXX-03a.mp3
Category:science -- posted at: 11:35am EST

XX. denboraldiaren 3. saioa: hiru guraso duten umeak, Alkohola eta neuronak, klorofilaren kuantika eta Laboratorium museoa.

Direct download: NFXX-03.mp3
Category:science -- posted at: 11:32am EST

1