Mon, 9 November 2015
CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak urtero antolatzen dute zientzia-dibulgazioko euskarazko sariketa bat. Sari banaketa udaberrian izaten da, eta 2016an maiatzaren 11n izango da, baina horretarako lanak udazkenean edo neguan aurkeztu behar dira. Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu azaroaren 11tik aurrera aurkez daitezke edizio honetarako lanak eta aprobetxatu dugu berarekin gaudela, sariketen berrikuntzak ezagutzeko. |
Mon, 9 November 2015
1996tik hasita, informatikari euskaldunak elkartu egiten dira. Azken boladan, bi urtez behin izaten da, eta bilkurari gai berezi bat jartzen diote. Aurtengo bilkura azaroaren 14an izango da, eta robotikari buruz hitz egingo dute bereziki. Horretaz eta beste gai gehiagoz ere bai. OLATZ ARBELAITZ UEUko informatika sailekoak aurkeztu digu programazioa. |
Mon, 9 November 2015
Aste honetan, zientzia.eus-ekoek Wolfram Deuna eguna antolatu zuten, umorez betetako ekitaldi bat Bergaran (Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten herrian). Zientziako zortzi monologo egin zituzten zortzi zientzialariedo dibulgatzailek. Guk bakarrizketa haien zatitxo batzuk ekarri ditugu Norteko Ferrokarrillera ospakizunaren oroigarri moduan. |
Mon, 9 November 2015
Duela urtebete, Rosetta zunda kometa baten ingururko orbitara iritsi, eta modulu bat askatu zuen kometaren gainazalera jaisteko. Misioak oihartzun handia izan zuen orduan, baina lanean jarraitu zuen. Baina ez betiko. 2016ko irailean, misioa amaitutzat emango da; horretarako, ESAko zientzialariek Rosettari berari, orbitatik aterarazi eta kometaren kontra talka eginaraziko diote, ahalik eta etekin zientzifikorik handiena ateratzeko. orain, istripu hura diseinatzen ari dira. |
Mon, 9 November 2015
XX. denboraldiaren 9. saioa: Rosetta kometan bego, 8 monologo Wolfram Deunarentzat, Informatikari euskaldunen 2015eko bilkura eta CAF-Elhuyar ateak zabaltzeko prest. |