Elhuyar Zientzia

irekita dago ONzientzia bideo-lehikaetn parte hartzeko epea. Elhuyar Fundazioak eta DPC zentroak elkarrekin antolatzen duten zientzia-bideo laburren lehiaketa da. MANEX URRUZOLA lehiaketaren koordinatzaileak kontatu digu nolakoa izango den aurtengo edizioa.

Direct download: NFXX-10d.mp3
Category:science -- posted at: 3:05pm EST

TXONI MATXAINek metalei eta koloreei buruz hitz egin digu gaur. Kolorea metalaren elektroien banaketaren araberakoa da, baina hainbat metaletan efektu hori oso konplexua da. Urrean, adibidez. Han, elektroien jokabidea ulertzeko, mekanika kuantika eta erlatibitatea erabili behar da.

Direct download: NFXX-10c.mp3
Category:science -- posted at: 3:02pm EST

Ustez, 5 zentzumen ditugu: ikusmena, dastamena, entzumena, ukimena eta usaimena. Baina hori sinplifikazio bat da. Neurozientzialariek esaten dute 5 zentzumen baino gehiago ditugula. Achucarro zentroko ANE WYSSENBACHek hitz egin digu seigarren zentzumenari buruz. Eta zazpigarrena. Eta zortzigarrena... eta abar.

Direct download: NFXX-10b.mp3
Category:science -- posted at: 2:58pm EST

George Boolek dagoeneko 200 urte izango lituzke gaur. Berak asmatu zuen ordenagailuek erabiltzen duten aljebra, hau da, 0 eta 1 zenbakien dantza manipulatzeko erabiltzen dugun oinarrizko matematika. Horregatik, zorionak, George!!

Direct download: NFXX-10a.mp3
Category:science -- posted at: 2:08pm EST

XX. denboraldiaren 10. saioa: Booleren 200. urteurrena, seigarren zentzumena, urrea, erlatibitatea eta kuantika eta ONzientzia 2015

Direct download: NFXX-10.mp3
Category:science -- posted at: 1:58pm EST

1