Elhuyar Zientzia

OIER LAKUNTZA kimikari teorikoak jaso du Nafarroako Gobernuko Gazte Balioaren saria. Gurekin izan da Oier eta bere lanez hitz egin digu. Une honetan Tarragonan dago ikertzen, eta asko poztu da espero ez zuen sari honekin. Oier itsua da, baina hori ez da traba bat berarentzat, maila altuko ikerketan aritzeko.

Direct download: NFXX-13d.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Hiru ikertzaile gazte izan dira protagonista Teknopolis saioan, hirurak fisikak dituen itxaropen handiekin lan egiten dutenak. ION ERREAk supereroalekin egiten du lan, GORETTI SEVILLANOk fusioarekin eta JULEN SIMONek ordenagailu kuantikoekin. Teknopoliseko EIDER CARTONek kontatu digu zergatik diren itxaropen handiak esparru horiek eta zer lan egiten duten hiru gazteek.

Direct download: NFXX-13c.mp3
Category:science -- posted at: 4:33am EDT

MENTXU AIERTZA kimikariak Cancer Research UK erakundean hasi da lanean, Manchester hirian duen institutuan. Botika berriak aurkitzeko unitatean dago, laborategiko teknikari gisa. Mentxuk kontatu digu Erresuma Batuak duen filosofia diru pribatua ikerketarako emateari buruz, eta bere zentroaren planteamenduari buruz. Gainera, Manchester 2016 izendapenari buruz ere hitz egin digu, datorren urtean zientziaren hiria izango baita.

Direct download: NFXX-13b.mp3
Category:science -- posted at: 4:29am EDT

Tel Aviveko Unibertsitateko ikertzaile batzuek 1.400 pertsonaren garunak aztertu dituzte generoen eraginaren bila. Eta ez dute topatu ezberdintasunik gizonezkoen eta emakumezkoen garunen artean. Ikertzaileek garun osoaren eta zatien azterketa egin dute tamainari eta formari dagokienez. Haien emaitza da ez dagoela alderik; garunak ez du generorik.

Direct download: NFXX-13a.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EDT

Gizonen eta emakumeen garunak berdinak dira, Mentxu Aiertza Manchesterren, fisikaren itxaropen handiak Teknopolisen eta Oier Lakuntza gazte balioaren saria.

Direct download: NFXX-13.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EDT

1