Elhuyar Zientzia

ALAITZ OCHOA DE ERIBE Teknopolis erredaktorea izan da gurekin. Ikusmen artifialaren aplikazio interesgarri bati buruzko erreportaje bat egin du. Trenbideen pasaguneak behatzeko instalazio bat ezagutu du, ikusmen artifiazialean oinarrituta. Pasagunean egoera arrarorik sortzen denean aktibatzen du alarma bat sistemak, eta izan zitekeenak saihesten ditu.

Direct download: NFXX-17c.mp3
Category:science -- posted at: 5:48pm EDT

Kimikan doktorea. Dibulgatzailea. Eta, agian, etorkizunean bakarhizketalari arrakastatsua. JOSU LOPEZ GAZPIO izan da gure mikroan, eta kimikaz eta dibulgazioaz hitz egin dugu harekin. Kosmetikoen munduaren ikertzailea da, eta Zientzia Kaieran, Elhuyarren, Ekaian eta beste argitalpen batzuetarako idatzi ditu dibulgazio-artikuluak. Solasaldi atsegina, Josurekin.

Direct download: NFXX-17b.mp3
Category:science -- posted at: 5:40pm EDT

Fisikako albisteen artean zurrumurru bat argitaratu da: LIGO erakundeak uhin grabitazionalak detektatu dute. Egia baldin bada, Einsteinen teorien iragarpen bat frogatuta geratuko da, alegia, grabitatea espazioaren deformazio-uhinen bitartez hedatzen dela. Eta egia baladin bada, ia ziur, detekzioa egin duten zientzialariek Nobel saria eskuratuko dute.

Direct download: NFXX-17a.mp3
Category:science -- posted at: 5:28pm EDT

XX. denboraldiaren 17. saioa: uhin grabitazionalen zurrumurrua, Josu Lopez Gazpio eta Teknopolisen ikusmen artifiziala.

Direct download: NFXX-17.mp3
Category:science -- posted at: 5:20pm EDT

1