Elhuyar Zientzia

Aste honetan, Hondarribiako udaletxean, CardioOK programa aurkeztu dute. Gaixotasun kardiobaskular bat dutenentzako programa da; aztertu nahi du ariketa fisikoaren eraginez, pazienteak hartu beharreko medikamentu kopurua murriztu dezakeen. JOSE ARAMENDI kirol-medikuak aurkeztu digu prorama gure irratsaioan. 

Direct download: NFXX-18d.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

ETBko Teknopolis saioan, lanbide heziketako aurrerapen bati buruzko erreportaje bat egin du ALAITZ OCHOA DE ERIBEk. Autoak margotzen ikasteko teknika berritzailea da: errealitate birtualeko makina bat. Benetako pieza bat eta pintura erabili gabe ikasten da simulatzaile baten bitartez. Alaitz gurekin izan da, eta kontatu digu. 

Direct download: NFXX-18c.mp3
Category:science -- posted at: 4:55pm EDT

RAFA SAIZ ornitologoak azaldu digu zergatik dioen tradizioak petrelak ekaitzen zaleak direla. Hori ez da egia, baina badago arrazoi bat ondorio horretara iristeko. Petrelak, eta albatrosak, gabaiak eta abar, itsas hegazti pelagikoak dira; itsaso zabalean bizi dira. Eta oso zailak dira ikertzeko.

Direct download: NFXX-18b.mp3
Category:science -- posted at: 4:52pm EDT

Caltech institutuko astronomo batzuek X planeta aurkitu dute, paperaren gainean. Pluton baino haragoko sei gorputzen orbitak aztertuta, ondorioztatu dute gorputz horiek Neptunoren tamainako planeta baten inguruan ari direla orbitatzen. Baietatzen bada hori, Eguzki-sistemaren X planeta aurkitu dutela esan daiteke. Baina oraingoz, aurkitu gabeko aurkikuntza da.

Direct download: NFXX-18a.mp3
Category:science -- posted at: 4:48pm EDT

XX. denboraldiaren 18. saioa: X planeta, petrel ekaitz-zaleak, Teknopolisen autoa margotzen ikasteko errealitate birtuala eta CardioOK programa.

Direct download: NFXX-18.mp3
Category:science -- posted at: 4:45pm EDT

1