Elhuyar Zientzia

Harrigarria da nola funtzionatzen duen naturak. Inurritegi bat adibide polita da. Inongo bururik gabe, antolatzailerik gabe (jeferik gabe) ekiten diote eraginkortasun handiz jana bilatzeko eta etxera ekartzeko lana. Jeferik gabeko lan-modu horrek beste sistema askotan funtzionatzen du: neuronetan, sistema immunologikoan, elkarrekin hegan egiten duten txori-taldeetan eta abar.

Direct download: NFXX-20d.mp3
Category:science -- posted at: 5:53pm EDT

Ekaia aldizkaia EHUk argitaratzen du. Zientzia eta dibulgazioa plazaratzen du euskaraz, eta gaur ASIER VALLEJO koordinatzailea izan dugu gurekin. Deialdi bat zabaldu dute aldizkarian, hurrengo zenbakirako artikuluak eskatzeko. Maiatzaren 31a arteko epea dago nahi duenak lanak Ekaia aldizkarira bidaltzeko.

Direct download: NFXX-20c.mp3
Category:science -- posted at: 5:50pm EDT

JOAN ANDER ARREGI fisikariak CIC-nanoGUNE zentroan egiten du ikerketa. Gainera, nanoKONIK proiektuaren koordinatzaile zientifikoa da. Bi gauza horiei buruz hitz egitera etorri da Norteko Ferrokarrillera. Nano zientziei buruz hitz egin dugu, eta nanobotereak dituzten heroien komikiak egiteko tailerrak aipatu dizkigu. Tour batean daude proiektuarekin: gazteekin batera komikiak eta nanozientziak uztartzeko asmoarekin.

Direct download: NFXX-20b.mp3
Category:science -- posted at: 5:48pm EDT

Datu gehiago behar dira Zika birusari buruz. Klinikoak eta epidemiologikoak. Hoixe da Nature aldizkariaren azken asteko zenbakian argitaratutako editorial bateko mezua. Ez dago argi birusak Brasilgo mikrozefalia-kasuen jatorria den. Alarma handiegia izan da komunikabideetan, eta ondorioak atera baino lehen, gehiago ikertu behar da Zika birusa.

Direct download: NFXX-20a.mp3
Category:science -- posted at: 5:44pm EDT

XX. denboraldiaren 20. saioa: Zika birusa editorial batean, Jon Ander Arregi eta nanomundua, Ekaiaren deia eta inurriak janari bila.

Direct download: NFXX-20.mp3
Category:science -- posted at: 5:39pm EDT

1