Elhuyar Zientzia

Azkenaldian, supereroankortasunak bide berriak topatu ditu: zenbait material, presiopean jarrita izaera metaliko supereroale hartzen dute. DIPC zentroko ION ERREA ari da material horietako bat ikertzen, SH2, oraingoz emaitza onenak eman dituenak, hain zuzen. Alderdi teorikoa ikertzen du Ionek, eta Nature aldizkarian argitaratu ditu emaitzak. Guk zorionak emateko deitu diogu.

Direct download: NFXX-30c.mp3
Category:science -- posted at: 6:58am EST

Galdera garrantzitsua. Guk zientziak esaten duena aztertu dugu JOSU LOPEZ GAZPIO kimikariarekin batera. Zientziak beste edozein gaian bilatzen duen gauza bera bilatzen du kasu honetan: ebidentzia. Eta funtzionatzearen arrazoiak. Oraingoz, homeopatiaren erabilerak ez du funtzionatzeko ebidentziarik eman, eta beraz, zientzia kritikoa da.

Direct download: NFXX-30b.mp3
Category:science -- posted at: 6:55am EST

Danimarkako ikertzaile batzuek bideojoko-itxura eman diote mekanika kuantikoko problema bati, eta 300 jokalariei eskatu diete jokatzeko. Teknika hori ona izan da soluzioak bilatzeko, jokalarien estrategiatan oinarrituta.

Direct download: NFXX-30a.mp3
Category:science -- posted at: 6:53am EST

XX. denboraldiaren 30. saioa: bideojokoak kuantikan, homeopatia bai ala ez, presiopeko supereroankortasuna Nature aldizkarian.

Direct download: NFXX-30.mp3
Category:science -- posted at: 6:48am EST

Quark saiorako albistea. Danimarkako ikertzaile batzuek bideojoko-itxura eman diote mekanika kuantikoko problema bati, eta 300 jokalariei eskatu diete jokatzeko. Teknika hori ona izan da soluzioak bilatzeko, jokalarien estrategiatan oinarrituta.

Direct download: Qk28-160413_BideojokoakIkerketaKuantikoan.mp3
Category:science -- posted at: 6:12am EST

1