Elhuyar Zientzia

Maiatzaren 11n izango da CAF-Elhuyar sariketaren sari-banaketa, Donostian, Tabakaleran. Ekitaldira joateko gonbidatu gaitu irratiz Elhuyarko ANA GALARRAGAk, eta kontatu digu aurten merezimendu-saria (oraingoz publiko egin den bakarra) Kepa Altonaga biologoari emango diotela.

Direct download: NFXX-33c.mp3
Category:science -- posted at: 8:47am EDT

Uda honetan, UEUk zientzia-dibulgazioari buruzko ikastaro bat antolatu du. JOSU LOPEZ GAZPIO eta KOLDO GARCIA dira antolatzaileak eta biak izan dira gurekin horretaz hitz egiten. Dibulgatzaile-belaunaldi berria da eta gogor ari dira zientzia komunikatzen.

Direct download: NFXX-33b.mp3
Category:science -- posted at: 8:46am EDT

1996ko Kimikako Nobel saria, fullereno molekula aurkitu zuena, hil egin da. Omenaldi txiki bat egin diogu, eta bereziki aipatu dugu 2009an egin genion elkarrizketa.

Direct download: NFXX-33a.mp3
Category:science -- posted at: 8:45am EDT

XX. denboraldiaren 33. saioa: Harold Kroto hil egin da, UEUra jo dibulgazio eske, CAF-Elhuyar sarien ekitaldiari begira.

Direct download: NFXX-33.mp3
Category:science -- posted at: 8:38am EDT

Japoniako JAXA espazio-agentziak 2010ean jarti zuen Akatsuki zunda Artizarra ikertzeko, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan galdu zen. Baina 5 urte pasata, Japoniako ingeniariek berreskuratu dute zunda, eta Artizarreko orbitan jartzea lortu zuten. Orain, azkenean, Artizarra ikertzen ari da.

Direct download: Qk31-160504_Akatsuki-Artizarra.mp3
Category:science -- posted at: 7:21am EDT

1