Elhuyar Zientzia

ENEKO AGIRRE, JOSU GOIKOETXEA eta haien ekipokoek Google Research saria jaso dute 2015eko edizioan. Informatikariak dira, IXA taldekoak, eta beraz, hizkuntzaren prozesamenduarekin egiten dute lan. Adibidez, itzulpen automatikoa eta bilatzaileetako testuen ulermena hobetzen saiatzen dira semantikaren arloa lantzen. Hitzen esanahiarena. "Baso" hitz esaten dugunean, nola ulertarazi ordenagailuari zuhaitzak diren ala edalontzia den.

Direct download: NFXX-35c.mp3
Category:science -- posted at: 8:04am EDT

Asteburu honetan, Aranzadik ikastaro bat eman du Aralarko narrasti, anfibio eta odonatuei buruz (burruntziak eta sorginorratzak). Gurekin izan dira ikastaroaren bi antolatzaile, ION GARIN eta IÑAKI MEZQUITA, Aralarko fauna txikia aurkezten.

Direct download: NFXX-35b.mp3
Category:science -- posted at: 7:59am EDT

Duela hilabete batzuk zika birusari buruz hitz egin genuen kontu handiz. Zuhurrak izan behar ginen, birusa ez baitzegoen oso ikertuta, eta litekeena zen mikrozefalia kasuak zikak eragin ez izana. Gai delikatua da gaixotasun baten erruduntzat hartzea jatorri okerra. Orain, aldiz, badakigu zikak eragiten duela mikrozefalia. Eta hasi gara ulertzen nola jokatzen duen. Ikerketa aurrera doa.

Direct download: NFXX-35a.mp3
Category:science -- posted at: 7:55am EDT

XX. denboraldiaren 35. saioa: zika errudun, Aralarko fauna txikia eta Google Research saria.

Direct download: NFXX-35.mp3
Category:science -- posted at: 7:52am EDT

Errumaniako Pestera Murieii kobazuloan aurkitutako 35.000 urteko emakume baten hezurrak jaso, eta hortzetako DNA aztertu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animali Fisiologia saileko ikertzaileek. Hortzetako genoma mitokondriala begiratzean, gaur egun Afrika Iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela ikusi dute, eta horien arbasoa dela ondorioztatu dute. Hortaz, egungo Afrika iparraldeko gizakiak Eurasiatik Afrikara bueltan joandako gizakien ondorengoak lirateke.

Direct download: Qk33-160427_Gizakia_Paleolitoan_Afrikara.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT

1