Elhuyar Zientzia

Eguzki-sistematik kanpoko planetak aztertzeko, haien izarraren argia aztertzen dute astronomoek. Argi horrek, adibidez, exoplaneten atmosferaren informazioa izan dezake... baina hori argitzeko, interpretatu behar da aztertutakoa, eta hor sartzen da kuantika. TXONI MATXAINek exoplanetei buruz hitz egin digu horregatik.

Direct download: NFXX-36c.mp3
Category:science -- posted at: 4:14pm EDT

CAF-Elhuyar saridun bat izan dugu irratian: Xabier Artaetxebarria. Altruismoari buruzko artikulu batekin irabazi du saria. Eta bertan galdera bat: zergatik existitzen da altruismoa naturan? Ustez, naturan dena lehia eta borroka da, eta batzuetan sinbiosia. Baina altruismoa ere bada. Zergatik? Xabierrek ekarri digu erantzuna.

Direct download: NFXX-36b.mp3
Category:science -- posted at: 4:12pm EDT

Matematikaren arloko sari handienetako bat eman diote Andrew Wiles britainiarri: Abel saria. Wilesek Fermaten azken teorema ospetsua frogatu zuen 1993an, Fermatek idatzi zuenetik hiru mende eta erdi pasatu ondoren, eta saria merezi du.

Direct download: NFXX-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08pm EDT

XX. denboraldiaren 36. saioa: Fermaten azken teorema eta Abel saria, Xabier Artaetxebarriaren altruismoa eta exoplaneten ondare kuantikoa.

Direct download: NFXX-36.mp3
Category:science -- posted at: 4:07pm EDT

1