Sun, 20 November 2016
Joan den astean ospatu zen Wolfram Deuna, zientzia-bakarrizketen ekitaldi fisiko, kimiko, analogikoa eta antologikoa. Alaitz Ochoa de Eribe aurkezlearekin hitz egin dugu ekitaldiari buruz. Umorezko bakarrizketak zientzian!! |
Sun, 20 November 2016
Fluoreszentzia, fosforeszentzia, bioluminiszentzia... Kuantikaren bitartez argia sortzeko dauden modu asko dira. Horiei buruz hitz egin dugu Txoni Matxainekin. Argiaren igorpena berezkoa duen fisika eta haren sekretu kuantikoak. |
Sun, 20 November 2016
Gaur Kalifornian izan gara, San Diegon, Jon Ander Arregi fisikariaren eskutik. Han dago ikerketa-egonaldi batean eta denboraren eskala txikia ari da kertzen. Nanosegundo eta femtosegundoaren eskalan gertatzen diren fenomenoak ikertzen ditu. |
Sun, 20 November 2016
Eredu matematiko bat garatu dute zientziaren beraren kalitatea neurtzeko. Ondorioa kezkagarria da, alegia, zientzialari askok bilatzen dutela emaitza ikusgarriak lortzeko bide azkarrena, zientziaren sistemak saritu egiten duelako produktibitatea. Baina kalitateak galerak ditu horregatik. |
Sun, 20 November 2016
XXI. denboraldiaren 11. saioa: Zientzia kontrolatzeko zientzia, Femtosegundo bat Jon Arregirekin, Kuantika luminiszentea eta Wolfram Deuna 2016. |