Elhuyar Zientzia

Elhuyar Fundazioak zientzi.app aplikazioa atera du, zientzia.eus weborrian eskaintzen den eduki guztia telefono mugikorrean edo tabletean ikusteko aukera izateko. Testuak, bideoak eta audioak denon eskura. Elhuyarko Garazi Andonegik eta Jon Ertzilla informatikariak aurkeztu digute aplikazioa.

Direct download: NFXXI-15c.mp3
Category:science -- posted at: 12:19pm EDT

Gaur, bisita berezia izan dugu Norteko Ferokarrillean: Gotzone Barandika, kimikaria eta dibulgatzailea. Hain zuzen ere, dibulgazioari buruz hitz egiteko aukera izan dugu. Azken batean, Barandika Bizkaian egiten den dibulgazioan erreferente bat da.

Direct download: NFXXI-15b.mp3
Category:science -- posted at: 12:12pm EDT

Estatu Batuetako bi institutuk, San Franciscoko Parker institutuak eta New Yorkeko Cancer Research institutuak, mutazioak bilatzen ari dira tumoreretan. Asmoa da mutazio horiek erabiltzea sistema immunea tumorearen kontra aktibatzeko, baina horretarako mutazio egokia topatu behar da. Bi institutuk dozenaka laborategiren lana sustatu, ordenatu eta lehia bihurtu dute mutazioa azkar bilatzeko.

Direct download: NFXXI-15a.mp3
Category:science -- posted at: 12:07pm EDT

XXI. denboraldiaren 15. saioa: Minbiziaren txertoa egiteko mutazio baten bila,
Gotzone Barandikarekin solasean eta Zientzi.app poltsikoan.

Direct download: NFXXI-15.mp3
Category:science -- posted at: 12:04pm EDT

1