Mon, 26 December 2016
Teknopolis saioan erantzuna eman diote galdera horri erreportaje baten bitartez. Behar al da berezko kaltzioa baino gehiago duen esnerik gure dietan? Edo omega-3 gehigarririk? erantzun ezezkoa da, pertsona osasuntsu eta normal bati buruz ari baldin bagara. Dietak ematen du eman beharreko guztia. Inma Alvarezek kontatu digu hori. |
Mon, 26 December 2016
EHUko Izaskun Elezgarai biologoak kannabinoideak ikertzen ditu. Bere taldekoekin batera Nature aldizkarian argitaratu du nolako eragina duten kannabinoideek neuronetan, aurkitu baitute memorian eragiten dutela. Amnesia eragiten dute. Dena den, hori denok dugun mekanismo natural bat da, denok sintetizatzen baititugu kannabinoideak. |
Mon, 26 December 2016
Antiprotoi bat eta positroi bat inguruan biraka. Hori da antiatomo sinpleena, antihidrogenoa. Orain, CERNeko aditu batzuek lortu dute aztertzea antimateria-puska hori, eta baieztatu dute hidrogeno normalaren energia-maila berdinak dituela, teoriak iragartzen zuen bezala. |
Mon, 26 December 2016
XXI. denboraldiaren 16. saioa: Hidrogenoa eta antihidrogenoa, Kannabinoideak neuronetan eta Behar al dira elikagai funtzionalak? |