Fri, 20 January 2017
Goierriko Lemniskata taldekoak etorri zaizkigu aurtengo jarduna aurkezteko. Ondarruko Zientziaren Giltzak taldekoak ere bai. Denak estudio berean sartuta, dibulgazioa inguru lokalean nola egiten duten kontatu digute. Zientzia ona, hitzaldiak batez ere, edozeinen esku, eta hiriburuetara joan behar izan gabe. |
Fri, 20 January 2017
Brusela, 1927. Fisikako Solvay kongresua bukatu da, eta talde-argazkia atera dute. Einstein, Planck, Bohr eta fisikari handi asko. Guztira, 17 Nobel saridun. Baina bi talde daude lehian; argazkian nabaritzen da. TXONI MATXAINek kontatu digu istorioa. |
Fri, 20 January 2017
Antrazitaren mehategi baten gainean dago Centralia herria, Pennsilvanian, Estatu Batuetan. 1962an beta batek hartu zuen sua, eta, geroztik, hango antrazita konbustioan dago. Ezin dute itzali. Herriko jendeak alde egin behar izan du. |
Fri, 20 January 2017
XXI. denboraldiaren 20. saioa: Centralia, Solvay kongresuaren argazki ospetsua eta tokian tokiko dibulgazioa. |