Mon, 20 February 2017
Lurpeko urei jarraitu die Teknopolis programako taldeak Araban, IƱaki Antiguedad eta Ane Zabaleta adituen laguntzarekin. Haiekin ikusi dute zer diren akuiferoak, nola ikertzen diren, eta zer garrantzia duten. |
Mon, 20 February 2017
Kastoreek sahatsen azala jan eta prozesatu egiten dute gorputzaren barruan. Eta castoreum izeneko substantzia bat kanporatzen dute. Substantzia horrek, besteak beste, azido salizilikoa dauka. |
Mon, 20 February 2017
Mentxu Aiertza izan da gurekin eta musika ekarri digu... Baita zientzia ere. Hain zuzen ere, musikak zientzian dituen hainbat erabilerari buruz hitz egin digu. Erabilera harrigarriak eta interesgarriak, neurozientzietatik materialen ikerketaraino. |
Mon, 20 February 2017
Portugalgo ekialdean proiektu erraldoi batr jarri dute martxan haizearen dinamika oso modu zehatzean ikertzeko. Ikerketa horretatik ateratako ezagutzak hobetuko ditu haizearen eredu teorikoak, eta gainera aplikazio askotan lagunduko du, aerosorgailuak non eta nola instalatu erabakitzen, adibidez. |
Mon, 20 February 2017
XXI. denboraldiaren 24. saioa: Haizearen proiektua Portugalen, Musika zientziarako, Castoreum eta Teknopolis lurpean. |