Fri, 24 February 2017
Aste honetako Teknopolis saioa, ETBko zientzia programak, Getxoko Erediaga molluara eraman gaitu eraikin berezi bat ikustera, Punta Begoñako galeriak. Itsas labarrei eusten dien egitura bat da, oso berezia, baina egoera onean ez dagoena gaur egun. Zientzialari-talde batek zaharberritu nahi du; Teknopolis-eko Bego Zubiak aurkeztu digu proiektua. |
Fri, 24 February 2017
Nola egiten da kimika gaur egun? Laborategian edo ordenagailu baten aurrean? Bada, kimikari batzuek bi modutara egiten dute. Haietako bat izan da gurekin, Eider San Sebastián. Harekin hitz egin dugu kimikaren ikerketaz eta bere ibilbideaz ere bai. |
Fri, 24 February 2017
Espazioari begiratu diogu gaur. Batetik, Javier Gorosabel astronomo eibartarraren omenez izendatutako asteroideaz hitz egiteko, eta bestetik topatu berri duten zazpi exoplanetako sistemari buruz. Zazpi exoplaneta horiek Lurraren tamainakoak dira, gutxigorabehera. |
Fri, 24 February 2017
XXI. denboraldiaren 25. saioa: Javiergorosabel asteroidea eta 7 exoplaneta, Eider San Sebastian eta Teknopolis Punta Begoñan. |
Fri, 24 February 2017
EHUn egindako ikerketa batek erakutsi du ospitaletan erabiltzen diren desinfektatzaileak ez direla guztiz eraginkorrak. Ez dituzte bakterio guzti-guztiak hiltzen. Eta bakterio horiek agerraldi berriak eragiten dituzte. Bakterioak hil diren kontrolatzeko, kultiboen bidezko sistemak erabiltzen dira, baina bizirik irauten duten bakterioak ez dira hazten kultibo horietan. |